Iban Karasatorre naiz, Etxarri Aranazko harakin familia bateko ondorengo bat. Txikitatik etxeko harategian ibili naiz. Hala ere, nire afizioa ganadua izan da batik bat. 14 urterekin lehenengo ardiak izan nituen eta orduztik beti izan dut etxean ganadua. Ardiak, ahuntzak, txerriak, behiak, oiloak, untxiak, etab. Denetarik izan dut, oso gustokoa dudalako. Baina lan handia da denak mantentzea eta egun behiak eta astoak ditugu gurean. Gure asmoa harategiarekin batera baserria handitzea da, hurrengo proiektua txerriak jartzearena da, adibidez.